Languages

Webgunea erabilgarri iruditzen zaizu?
Lagun gaitzazu hobetzen

Menú principal

Facebook icon
Twitter icon

Behatokia

Euskadiko Behatoki Turistikoak informazioa sektorearen erabilgarri ipiniko du etengabe, txosten laburtu eta bisualak erabiliz eta interfaze intuitibo eta erabilerrazen bidez..

 
Gure helburua: Euskadi norako zentzuduna, egituratua eta mundu mailan erreferentea izan dadin sustatzea
Erakundeei behar adina zentzu eskaintzen diegu ingurunean gertatzen diren aldaketa guztiei aurrea har diezaieten eta ondoriozko jokaera egokia izan dezaten Aukerak hautematen laguntzen dugu, bai eta sektoreak berritzeko eta lehian jarduteko duen gaitasuna aktibatzen ere Estrategiak arrakastaz ezartzeko baliagarriak diren analisirako tresnak eskaintzen ditugu Lehia inguruneari buruzko ikuspegi orokor eta osotua ematen dugu, kultura korporatiboan aldaketak bideratuta
Gure lan arloak
  • Estatistika
  • e-Turismoa
  • Ikerketa
  • Hedapena

Estatistika

Estatistika arloa Eskualdeko Informazio Turistiko Sisteman (SRiT) oinarritzen da. Plataforma bat da, eta kontzeptu esparruan definitutako adierazleek emandako datu iturriak txertatzeaz arduratzen da. Eskualdeko Informazio Turistiko Sistemak aukera emango du, alde batetik, erakunde publikoen, unibertsitateen eta enpresen estatistika sistemei etekina ateratzeko zein teknikoki horiek osatzeko, eta bestetik, adierazle turistikoen sistema bat ezartzeko eta abian jartzeko. Sistema horrek, besteak beste, informazio makroekonomikoa (eskaintza--eskaera) eta merkatu nagusiei buruzko informazioa bildu beharko du. Adierazle sistema horrek aukera ematen du, halaber, benchmarking azterlanak gauzatzea ahalbidetzen duten analisi konparatiboak egiteko.

e-Turismoa

eTurismoa arloaren helburua da “aztarna digitalaren” analisiaren bidez turismoaren fenomenoa gehiago ezagutzeko adierazle sistema bat lortzea. Aztarna digital hori, hain zuzen, izaera bereziaren ikuspegitik aztertuko da.

Ikerketa

Arlo honen xedea izango da ezagutza gehiago sortzea eta behatokian aplikatzeko moduko ereduak lortzea, estatistika eta eTurismo arloetan sortutako datuak baliatuta. Horretarako, ikerketa teknika kuantitatiboak erabiltzen dira, bai eta turismoari buruzko datuak lortzeko eta aukeratzeko metodologiak ere, hainbat informazio iturri baliatuta.

Hedapena

Eskuragarri dauden datuak erabiltzeaz eta hedatzeaz arduratzen da, eta eragile turistiko guztien informazio premiei erantzuteko beharrezkoa den azpiegitura eskaintzen du.

 

Informazioa bilatu, bateratu eta egokitzen dugu

estatistika iturri ugaritan sakabanatuta dagoena,berorren analisia aberastuz eta erraztuz.

 

Informazioa eskuragarriagoa eta interpretatzeko errazagoa bihurtzen dugu

formatu berri bat eskaintzen dugu, datu truke handiagoa bermatzen eta erabilgarritasuna hobetzen duena.

 

Informazio gehiago sortzen dugu, industria turistikoaren berrikuntzari eta lehiakortasunari

jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

 

Informazio bereizia eskaintzen dugu, hainbat zehaztasun mailatan sailkatua

Aldagai gehiago adierazten ditugu eta sektore turistikoarentzat dagoen informazioaren balioa handitzen dugu.

Zer datu lantzen ditugu?
BPG turistikoari buruzko datuak Turismoak EAEn duen eragin ekonomikoa Industria turistikoak Euskadin sortutako enplegua
Turismoa, jarduera ekonomiko gisa Turisten batez besteko gastua Sektoreko kualifikazio eta prestakuntza mailak edo generoaren arabera bereizitako informazioa
Turisten jatorriari buruzko informazioa Euskadiko sektore turistikoan IKTen erabilera eta berrikuntza